XXI
EUSKAL AIRREH
Zer esango dugu Euskal Herria esatean?
XX. mendean, 1968an Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek Ama Lur film
dokumentala estreinatu zuten Donostiako zinemaldian. Film honek bere garaiko Euskal
Herriaren erretratu soziologikoa egin nahi izan zuen, estetika eta lengoaia propio bat
sortuz.
Euskal Herria XXI-ren izena hortik dator, sinbolikoki Ama Lur haren segida iradokiz. Euskal
Herriak izandako eraldaketa jaso nahi du, bere barnean egosten diren errealitate
soziologiko, kultural, identitario desberdinak eta XXI mendean dituen barne zein kanpo
erronken erretratu artistikoa eginez.
Dokumentalean parte hartzeko XXI. mendeko Euskal Herria irudikatzen duten zure bideoak bidali.
ZUZENDARIA
Izatez eta jatorriz bertsolaria banaiz ere, urteak daramatzat hainbat eremu artistikotan lanak egiten: musika, literatura, kazetaritza, zinema, telebista.
Lan horietan migrazioa, integrazioa, giza eskubideak, hizkuntza eta identitatea bezalako gaiak landu ditut, eta helburu nagusia euskal identitatea eguneratzea eta hedatzea da, etorkizuneko erronka handietarako oinarri sendoa eraikiz.
